La amistad es una cajita de cristal. Pequeña, transparente, donde guardas allí dentro todos tus pensamientos, ideas, cariño y amor.Un cristal fino donde te reflejas. Material en el que están hechos tus sueños. Son porciones de tu corazón que intentas que no se rayen nunca.
Un amigo es más que una persona. Algo que no es físico, algo que siempre llevas. Es eso que recoges por el camino y guardas en tu cajita de cristal, cuidadosamente acomodado en su interior de terciopelo. Todo eso en lo que crees, en lo que confías, en lo que sientes.
Eso que más allá del mundo encuentras. Eso que te abraza cuando piensas que no puedes más. Algo que lamentas no ver. Porque el amigo no se ve, no se toca, no se huele. Simplemente lo sientes. Y, aunque se encuentre sentado a tu lado, tú nunca lo ves como la materia física que es. Su esencia oculta entre los pliegues del terciopelo de tu cajita de cristal.
A veces lo miras a los ojos. A veces sientes su presencia.Sin embargo, el amigo no es la persona que ves. Es la persona que sientes.
Es aquello por lo que darías todo.
Menos tu cajita de cristal…
Definizio edo hausnarketa hau asko gustatu zait eta interesgarria iruditu zait blogean jartzeko.
2008-01-20
Zer da adiskidetasuna?
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 18:11 0 Iruzkin
Etiketak Adiskidetasuna, Zer da?
Esaldi politak
La amistad es como la salud: Nunca nos damos cuenta de su verdadero valor hasta que la perdemos.
Un verdadero amigo es aquel que entra cuando todos los demás se van.
Un amigo es alguien que está contigo porque le necesitas, aunque le encantaría estar en otra parte.
Cuando te duele mirar hacia atrás y te da miedo mirar adelante, mira hacia la izquierda o la derecha y allí estaré, a tu lado.
Mucha gente entra en y sale de su vida a lo largo de los años. Pero solo los verdaderos amigos dejan huellas en su corazón.
Un amigo verdadero es alguien que cree en ti aunque tu hayas dejado de creer en ti mismo.
Un abrazo vale mil palabras. Un amigo más.
Al final, no nos acordaremos tanto de las palabras de nuestros enemigos, sino de los silencios de nuestros amigos (Martin Luther King, Jr.)
Cultivar un verdadero amigo requiere dedicación y tiempo.
La amistad es el ingrediente más importante en la receta de la vida.
Una vida sin amigos es como vivir en una isla desierta, sin agua, sin alimentos, sin luz.
Un verdadero amigo es alguien capaz de tocar tu corazón desde el otro lado del mundo.
Un verdadero amigo es alguien que te conoce tal como eres, comprende dónde has estado, te acompaña en tus logros y tus fracasos, celebra tus alegrías, comparte tu dolor y jamás te juzga por tus errores.
Quién descubra la verdadera amistad, se encuentra con un tesoro.
¿Qué es un amigo? Es un único alma que vive en dos cuerpos (Aristóteles).
La mejor forma de destruir a su enemigo es convertirle en su amigo (Abraham Lincoln).
El mejor espejo es un viejo amigo (George Herbert).
La amistad duplica nuestras alegrías y divide nuestra tristeza.
Si planta una semilla de amistad, recogerá un ramo de felicidad (Lois L. Kaufman).
Mientras se tenga al menos un amigo, nadie es inútil (Robert Louis Stevenson).
Una respuesta honesta es señal de una amistad verdadera.
Es muy difícil encontrar un buen amigo, más difícil todavía dejarlo e imposible olvidarlo.
Compañeros hay muchos, verdaderos amigos solo son unos pocos. (Steven Santana)
Laguntasunari buruzko esaldi hauek aurkitu ditut eta asko gustatu zaizkidanez nire blogean sartzea erabaki dut.
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 18:05 0 Iruzkin
Etiketak Adiskidetasuna
Teknologiak
Power point hau ez du zerikusirik nire gaiarekin, baina ikasgai honekin badu erlazioa eta interesgarria iruditu zait.
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 17:48 0 Iruzkin
Etiketak Power point, Teknologiak
2007-11-23
2007-11-08
Bulling
Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena, eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean". Horrela definitzen du bullying-a Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduradunak. Ikasleen artean gertatzen diren jazarpen egoeren inguruko doktorego tesia egina du eta bullying-aren aurka egiteko programak diseinatuta ere bai.
Nora Rodriguez bullying-ean aditua den pedagogoak ere antzeko definizioa ematen du: "Ikasketa zentroetan gertatzen den beldurrarazte prozesua da, sistematikoa eta hazten doana, lagun batzuek beste bati egiten diotena taldearen onespenarekin".
Ez da arazo berria, betidanik egon baitira baztertutako lagunak, irainak jaso dituztenak, harroputzak eta ahulak. Gehienetan kaltetuek barruan eramaten dute sufrikarioa, isilpean. Batzuetan ondorioak ikusten dira, bestetan ez. Hondarribiko kasuan ikusi dira, eta horrek ezinegona eta kezka areagotu egin ditu.
Jose Maria Avilesek egindako azterketaren arabera, ikasleen % 6k onartzen du inoiz ikaskideek eragindako tratu txarrak jaso dituela. Tratu txarrak eragin dituztela aitortzen duten gazteak % 5,8 dira.
Garbi dagoena da hausnartu beharra dagoela. Batetik, horrelako jazarpenak zergatik gertatzen diren jakiteko, eta bestetik zer egin daitekeen ikusteko.
Gurutze Zipitria psikoterapeuta eta irakasleak dio umetan gertatzen direla, "helduok ez garelako behar den bezalako ereduak". Izan ere, jasotzen duten eredua, bai etxean eta bai eskolan, egungo gizarte ereduari erabat lotuta dago. Alicia Stürtze historialariaren iritziz "behin eta berriz hitz egin da "balioetan" oinarritutako heziketaren premiaz horrelako arazo guztiei irtenbidea emateko. Haatik, gutxik aipatu dute hezkuntza sistemak bizi duen kontraesana. "Munduko hezkuntza ordena berriaren" ezarpena bizi du orain, eta bere kontsigna nagusiak balio horien kontrakoak dira, hain justu. Edozein eskolak integratu beharko lituzkeen justizia, elkarrizketa, elkartasuna, trukea eta tolerantzia zaharkituta gelditzen dira eredu berri horretan. Munduko merkatu librearen neurrira egindako eredua da, eraginkortasuna eta konpetitibitatea helburu dituena. Kontua ez da hiritar integralak, kritikoak, integratuak eta solidarioak prestatzea, baizik eta "homo economicus" moduko bat, multinazional handien estrategietara eta merkataritza librera eta haren ideologiara egokitua".
Zer egin dezakete gurasoek bulling-a ekiditeko?
Seme-alabak Bullying-eko biktimak direnaren ustea badago esaten dutena entzun egin behar zaie ezer gutxietsi gabe eta "hori mutilen gauza da" bezalako aipamenik egin gabe, biolentzia ez baita naturala den zerbait. Umeak esaten duena egia den edo ez ikertu behar da, baina beti ere bera konturatu gabe, guk berarengan dugun konfiantza zalantzan jarri ez dezan. Tratu txarrak jasotzen dituela egia bada, eskolarekin harremanetan jarri behar dugu berehala eta gertatzen denaren berri eman irakasleen parte hartzea eskatuz. Ondoren arazoa konpontzeko estrategia bat martxan jarri behar da arazo horretan sartuta daudenen arteko harremana tratatzeko.Umea Bullying-eko biktima ez bihurtzeko (edonor izan daitekeela jakinda) bere autoestima eta beraiengan konfiantza indartu behar da. Oso garrantzitsua da, baita, umearengan adiskidetasun kontzeptua indartzea, lagun faltak biktima bihurtzeko arriskua handitu egiten baitu eta norbanakoaren isolamendua gutxitu. Seme-alabei denen lagunak izaten eta bakarrik daudenei laguntzen irakatsi behar zaie. Telebistan agertu diren Bullying kasuei buruz hitz egin daiteke beraiekin (baliteke umeak eskolan kasu baten bat ikusi izana) eta horrela bere iritzia jakin dezakegu, gaztetxoa orientatu eta honi bere kontzientzia garatzen laguntzeaz gain.Umearekin komunikazio harreman on bat edukiz arazo hau ekiditeko aukera gehiago edukiko ditu umeak eta biktima bada gu lehenago konturatuko gara. Honela, era egoki eta azkar batean aurre egingo diogu arazoari.
Testu hau neska baten bitagora batetik hartu dut.
http://otazua.blogspot.com/2007/05/zer-egin-dezakete-gurasoek-bulling.html
Blogs.eldiariomontanes.es
2007-11-07
Zazpi opari merke
Badaude opari asko ez dutela zentimo bat ere kostatzen. Zazpi hauek proposatzen dira:
Entzutearen oparia: Eten edo moztu gabe. Esan dizutenari jaramon egin eta hitz egiten dizun pertsona nola sentitzen den oharkabetu.
Maitasunaren oparia: Zure familia eta lagunekiko duzun maitasuna adierazten dute ekintzetan, eskuzabala izan: musuak, besarkadak, bizkarrean zapladak eman eta bostekoa eman...
Irribarrearen oparia: Zure bizitza irribarrez bete.
Idatzitako oharren oparia: Hau paper sinple bat izan daiteke (eskerrik asko laguntzagatik) edo eskutitz apropos bat.
Hitz polit batzuen oparia: Honako esaldi sinple eta zintzoak egun berezia sorraraz dezakete.
Zein polita zauden.
Lan bikaina egin duzu.
Oso bazkari gozoa egin duzu.
Mesedearen oparia: Saiatu zaitez egunero norbaiti mesede bat egiten. Altxor bat egingo duzu.
Eskertasunaren oparia: Jendea ondo sentiarazteko modurik errazena “Eskerrik asko” esatea da. Batzutan justua da eta bestetan eskuzabala izatea.
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 13:40 0 Iruzkin
Etiketak Adiskidetasuna, Opariak, Orokorra
Burdinazko adiskidetasuna
San Diego unibertsitateko ikerketa baten arabera, haur txikiek, beste haurrak bezala tratatzen dituzte robotak. Beraiekin barre egiten dute, besarkatu egiten dituzte eta lo egiterakoan estali egiten dituzte.
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 13:31 0 Iruzkin
Etiketak Adiskidetasuna, Artikulua, Haurrak
2007-10-27
Jarduera
LAGUNA, ADISKIDEA, ADISKIDETASUNA
HELDU GURE ESKUBIDEEI
Jarduera honen bidez adiskidetasunaren esanahiaz gogoeta egitea, bere garrantzia nabarmentzea eta hartaz sentsibilizatzea lortu nahi da. Horretarako, jolas antzeko jarduera batean oinarriturik, ahozko komunikazioa, idatzizkoa eta ikus-entzunezkoa erabiliko
ditugu. Lehenago landu ditugun trebeziak ere erabiliko dira, hala nola, entzuten jakitea, galdetzen jakitea, informazioa aztertzea, laguntza eskatzea...
HELBURU NAGUSIAK
• Adiskidetasunaren garrantzia ezagutzea.
• Adiskidetasunaren oinarrizko trebetasunak lantzea.
HELBURU ZEHATZAK
• Zereginaz beste pertsona batzuekin hitz egitea.
• Zeregina burutzeko laguntza eskatzea.
• Adiskidetasunarekin lotzen diren kontzeptuak aztertzea.
AURRETIKO PRESTAKETA
NON: Ikasgelan.
BALIABIDEAK: Oharrak hartzeko orria, kartulina eta idazteko tresnak.
......................................... HITZA ........................................
_______________________________________________________
.......................... HEDABIDEA-IZENBURUA ....................
_______________________________________________________
......................................... MEZUA ......................................
______________________________________________________
JARDUERAREN IRAUPENA: 35 minutuko bi saio.
JARDUERA NOLA BURUTU
Irakasleak zeregina aurkeztuko du: hedabide guztietako izenburu edo testuak aztertuko dituzte, bai telebistan, abestietan, iragarkietan, aldizkarietan, liburuetan, bideoetan, etab. eta gai nagusitzat adiskidetasuna dutenak jaso. Gero balioetsi egingo dute hartaz ematen duten mezua.
Orri bat emango zaio ikasle bakoitzari etxera eraman dezan. Bere ingurukoen artean –'D0lagunak, ezagunak, senideak, etab.–'D0 galdetu eta orria beteko du.
Hori egindakoan, ikasgelan bosteko taldeak eginik, bateratu egingo dira denen zerrendak; gero, jasotako mezuekin ados daudenentz eztabaidatu eta, denen artean, horma-irudi bat egingo da. Adiskidetasunaren baitan garrantzitsutzat jotzen dituzten alderdi, kontzeptu, trebetasun eta gauzak islatuko dira horma-irudian.
CURRICULUMAREN ARLOEKIKO LOTURAK
Euskara eta Gaztelania / Inguru Natural eta Sozialaren Ezaguera / Arte Hezkuntza (Plastika eta Ikus Adierazpena / Musika).
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 3:14 0 Iruzkin
Etiketak Adiskidetasuna, Haurrak, Jarduera
2007-10-26
Ipuina
Animalien adiskidetasuna
Behin batean bazen ehiztari txiro bat, oso oso txiroa. Txabola kaskar batean bizi zen, etzuen beste aterperik.
Behin azokara bidean, gizon bat ikusi zuen txakur bati ostikoka. Animalia bakean uzte aldera ehiztariak mila pezeta eman zizkion gizonari. Mila pezeta! Gero garirik ezin erosi, jakina!
Hurrengo batean katu bat aurkitu zuen egoera berean eta ehiztariak orduan ere ordaindu. Hurrengoan sagu bat eta hurrengoan suge bat. Eta animaliei laguntzeagatik etxera beti esku hutsik. Tira, erabat hutsik ez: sugeak eraztun bat oparitu zion.
- "Zerbait lortu nahi duzunean eraztunari bira eragin eta zure nahia beteko da", esan zion sugeak.
Ehiztaria beti gosez egoten zenez, janaria eskatu zuen. Eraztunari bira eragin eta...hara! Asetzeko adina janari lortu zuen.
Beste batean zelaian zegoela ideia zoro bat bururatu zitzaion:
-"Zelai hau oso polita izango zen zuhaitzetako hostoak urrezkoak balira. Horixe nahi dut"
Eta dammm! Egina. Ze polita, zelako ikusmira ederra!
Inguruko aberats batek zelai hura ikusi zuenean, ehiztariaren altxorra bereganatu nahi izan zuen. Eraztuna kendu zion eta
"Urrea, urre piloa nahi dut" baina alferrik, eraztunak ehiztariaren esana baino etzuen egiten. Aberatsak, amorrualdiarekin, bere gazteluan giltzaperatu zuen ehiztaria.
Badakizue nork askatu zuen? Lagunek, nork bestela! Txakurrak, katuak eta saguak eraztuna lapurtu zuten eta gazteluko zirrikituetan barrena sarturik, ehiztariarengana iritsi ziren. Hortik aurrerakoa eraztunak konpondu zuen:
-"Bihur bedi gaztelu hau txabola eta nire txabola txiroa etxe eder". Egina. "Tira, lagunok, goazen gure etxera"
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 2:53 0 Iruzkin
Etiketak Adiskidetasuna, Haurrak, Ipuina
2007-10-23
Myme 43 Bloga
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 1:22 0 Iruzkin
Etiketak Adiskidetasuna, Blog, Orokorra
Martaren bloga
Blog hau ez da guztiz gustokoa niretzat baina hau ipini dut ez dudalako gauza handirik aurkitzen. Martaren Bloga da eta behin adiskidetasunari buruz hitz egin zuen. Alde batetik ados nago berak esaten duenarekin baina ez guztiz. Berak dio betiko lagunek ulertu behar dutela jende berria ezagutzen duzula eta beraiekin ere egon nahi duzula. Adiskide berriekin egotea inork ez dizu ukatuko, baina ez dira betiko lagunak ahastu behar.
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 1:02 0 Iruzkin
Etiketak Adiskidetasuna, Blog, Orokorra