LAGUNA, ADISKIDEA, ADISKIDETASUNA
HELDU GURE ESKUBIDEEI
Jarduera honen bidez adiskidetasunaren esanahiaz gogoeta egitea, bere garrantzia nabarmentzea eta hartaz sentsibilizatzea lortu nahi da. Horretarako, jolas antzeko jarduera batean oinarriturik, ahozko komunikazioa, idatzizkoa eta ikus-entzunezkoa erabiliko
ditugu. Lehenago landu ditugun trebeziak ere erabiliko dira, hala nola, entzuten jakitea, galdetzen jakitea, informazioa aztertzea, laguntza eskatzea...
HELBURU NAGUSIAK
• Adiskidetasunaren garrantzia ezagutzea.
• Adiskidetasunaren oinarrizko trebetasunak lantzea.
HELBURU ZEHATZAK
• Zereginaz beste pertsona batzuekin hitz egitea.
• Zeregina burutzeko laguntza eskatzea.
• Adiskidetasunarekin lotzen diren kontzeptuak aztertzea.
AURRETIKO PRESTAKETA
NON: Ikasgelan.
BALIABIDEAK: Oharrak hartzeko orria, kartulina eta idazteko tresnak.
......................................... HITZA ........................................
_______________________________________________________
.......................... HEDABIDEA-IZENBURUA ....................
_______________________________________________________
......................................... MEZUA ......................................
______________________________________________________
JARDUERAREN IRAUPENA: 35 minutuko bi saio.
JARDUERA NOLA BURUTU
Irakasleak zeregina aurkeztuko du: hedabide guztietako izenburu edo testuak aztertuko dituzte, bai telebistan, abestietan, iragarkietan, aldizkarietan, liburuetan, bideoetan, etab. eta gai nagusitzat adiskidetasuna dutenak jaso. Gero balioetsi egingo dute hartaz ematen duten mezua.
Orri bat emango zaio ikasle bakoitzari etxera eraman dezan. Bere ingurukoen artean –'D0lagunak, ezagunak, senideak, etab.–'D0 galdetu eta orria beteko du.
Hori egindakoan, ikasgelan bosteko taldeak eginik, bateratu egingo dira denen zerrendak; gero, jasotako mezuekin ados daudenentz eztabaidatu eta, denen artean, horma-irudi bat egingo da. Adiskidetasunaren baitan garrantzitsutzat jotzen dituzten alderdi, kontzeptu, trebetasun eta gauzak islatuko dira horma-irudian.
CURRICULUMAREN ARLOEKIKO LOTURAK
Euskara eta Gaztelania / Inguru Natural eta Sozialaren Ezaguera / Arte Hezkuntza (Plastika eta Ikus Adierazpena / Musika).
2007-10-27
Jarduera
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 3:14
Etiketak Adiskidetasuna, Haurrak, Jarduera
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario