Adiskidetasuna eskolan lantzea oso garrantzitsua da.

2007-11-08

Bulling

Idazlan honetan bullyng-ari buruz hitz egingo dut. Bullyng hitza entzutean ez dakigu oso ondo zer esan nahi du. Ingelesetik datorren hitza da ,eta bere esanahia hauxe da: pertsonen arteko tratu txarrak; fisikoki eta psikikoki izan daitezke.
Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena, eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean". Horrela definitzen du bullying-a Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduradunak. Ikasleen artean gertatzen diren jazarpen egoeren inguruko doktorego tesia egina du eta bullying-aren aurka egiteko programak diseinatuta ere bai.

Nora Rodriguez bullying-ean aditua den pedagogoak ere antzeko definizioa ematen du: "Ikasketa zentroetan gertatzen den beldurrarazte prozesua da, sistematikoa eta hazten doana, lagun batzuek beste bati egiten diotena taldearen onespenarekin".

Ez da arazo berria, betidanik egon baitira baztertutako lagunak, irainak jaso dituztenak, harroputzak eta ahulak. Gehienetan kaltetuek barruan eramaten dute sufrikarioa, isilpean. Batzuetan ondorioak ikusten dira, bestetan ez. Hondarribiko kasuan ikusi dira, eta horrek ezinegona eta kezka areagotu egin ditu.

Jose Maria Avilesek egindako azterketaren arabera, ikasleen % 6k onartzen du inoiz ikaskideek eragindako tratu txarrak jaso dituela. Tratu txarrak eragin dituztela aitortzen duten gazteak % 5,8 dira.

Garbi dagoena da hausnartu beharra dagoela. Batetik, horrelako jazarpenak zergatik gertatzen diren jakiteko, eta bestetik zer egin daitekeen ikusteko.

Gurutze Zipitria psikoterapeuta eta irakasleak dio umetan gertatzen direla, "helduok ez garelako behar den bezalako ereduak". Izan ere, jasotzen duten eredua, bai etxean eta bai eskolan, egungo gizarte ereduari erabat lotuta dago. Alicia Stürtze historialariaren iritziz "behin eta berriz hitz egin da "balioetan" oinarritutako heziketaren premiaz horrelako arazo guztiei irtenbidea emateko. Haatik, gutxik aipatu dute hezkuntza sistemak bizi duen kontraesana. "Munduko hezkuntza ordena berriaren" ezarpena bizi du orain, eta bere kontsigna nagusiak balio horien kontrakoak dira, hain justu. Edozein eskolak integratu beharko lituzkeen justizia, elkarrizketa, elkartasuna, trukea eta tolerantzia zaharkituta gelditzen dira eredu berri horretan. Munduko merkatu librearen neurrira egindako eredua da, eraginkortasuna eta konpetitibitatea helburu dituena. Kontua ez da hiritar integralak, kritikoak, integratuak eta solidarioak prestatzea, baizik eta "homo economicus" moduko bat, multinazional handien estrategietara eta merkataritza librera eta haren ideologiara egokitua".

Ikasleak, lan bullyng-a egon daiteke, irakasle bullyng. Hitz hau geroz eta gehiago entzuten ari da. Nire ustez ikasleen arteko tratu txarrak beti egon dira, baina orain geroz eta gogorragoak dira; hau izan daiteke, gazteak geroz eta informazio gehiago dutelako. Zigorrak ere oso baxuak dira.“Lehengo” bullyng-a oso desberdina zen, hau da, broma txikiak ikasleen artean, baina malezia gabe. Oraingo gazteak, mugikorrarekin ostikadak eta kolpeak grabatzen dituzte eta beste ikasleak txalokatzen eta barre eginez eta gero jipoia interneten zintzilikatzen dute, nahi duen jendea ikusteko.Gazteak beste batzuk jotzen dituzte hainbat arazoengatik: inbidiak, batek beste baino nota onagoak ateratzen dituelako, batek bestea baino arropa politagoak dituelako…Mutilen eta nesken arteko lehiak ospeagatik ere izen daitezke.Niretzat eskola guztietan ikasle talde asko daude. Baina ez dira bakarrik borrokak, jipoiak eta horrelakoak psikoki ere izan daiteke.Adibidez, nire lagun baten ahizpa, sei urte dituela:Eskolan neska bat dago eta neska honek esaten die nola jantzita etorri behar diren jantzita eskolara, bestela iraintzen edo jotzen die. Hau gertatzen bada zer egin behar dugu? galdetzen gara.Biktimaren familiak, susmoa badute, tutorearengana joan behar dira, bera ere adi egoteko eta prebentzio lana egiteko.Bullyng egoera baldinba dago, inoiz erasotzaileengana edo erasotzaileen familiara joan behar dute. Lan hau tutorea egin behar du. Eta seme alabari errurik ez duela azaldu behar dio. Orain dela gutxi, aldizkari batean irakurri nuen, Espainian ehuneko bian bullyng-a ematen dela. Jende asko “bullyng” entzutean ikasleetan pentsatzen du, baina hain bat motatako bullyng-a dago.Niri penagarria iruditzen zait hain gazte izanda, horrelako gauzak egitea,eta gainera jendea geroz eta gazteagoa izanda. Hau izan da nire iritzi pertsonala bullyng-ari buruz. AMAIERA
Testu hau blog batetik hartu dut




No hay comentarios: