Animalien adiskidetasuna
Behin batean bazen ehiztari txiro bat, oso oso txiroa. Txabola kaskar batean bizi zen, etzuen beste aterperik.
Behin azokara bidean, gizon bat ikusi zuen txakur bati ostikoka. Animalia bakean uzte aldera ehiztariak mila pezeta eman zizkion gizonari. Mila pezeta! Gero garirik ezin erosi, jakina!
Hurrengo batean katu bat aurkitu zuen egoera berean eta ehiztariak orduan ere ordaindu. Hurrengoan sagu bat eta hurrengoan suge bat. Eta animaliei laguntzeagatik etxera beti esku hutsik. Tira, erabat hutsik ez: sugeak eraztun bat oparitu zion.
- "Zerbait lortu nahi duzunean eraztunari bira eragin eta zure nahia beteko da", esan zion sugeak.
Ehiztaria beti gosez egoten zenez, janaria eskatu zuen. Eraztunari bira eragin eta...hara! Asetzeko adina janari lortu zuen.
Beste batean zelaian zegoela ideia zoro bat bururatu zitzaion:
-"Zelai hau oso polita izango zen zuhaitzetako hostoak urrezkoak balira. Horixe nahi dut"
Eta dammm! Egina. Ze polita, zelako ikusmira ederra!
Inguruko aberats batek zelai hura ikusi zuenean, ehiztariaren altxorra bereganatu nahi izan zuen. Eraztuna kendu zion eta
"Urrea, urre piloa nahi dut" baina alferrik, eraztunak ehiztariaren esana baino etzuen egiten. Aberatsak, amorrualdiarekin, bere gazteluan giltzaperatu zuen ehiztaria.
Badakizue nork askatu zuen? Lagunek, nork bestela! Txakurrak, katuak eta saguak eraztuna lapurtu zuten eta gazteluko zirrikituetan barrena sarturik, ehiztariarengana iritsi ziren. Hortik aurrerakoa eraztunak konpondu zuen:
-"Bihur bedi gaztelu hau txabola eta nire txabola txiroa etxe eder". Egina. "Tira, lagunok, goazen gure etxera"
2007-10-26
Ipuina
Egilea: Maitane Ajuriagogeaskoa en 2:53
Etiketak Adiskidetasuna, Haurrak, Ipuina
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario