Adiskidetasuna eskolan lantzea oso garrantzitsua da.

2007-11-08

Zer egin dezakete gurasoek bulling-a ekiditeko?

Seme-alabak Bullying-eko biktimak direnaren ustea badago esaten dutena entzun egin behar zaie ezer gutxietsi gabe eta "hori mutilen gauza da" bezalako aipamenik egin gabe, biolentzia ez baita naturala den zerbait. Umeak esaten duena egia den edo ez ikertu behar da, baina beti ere bera konturatu gabe, guk berarengan dugun konfiantza zalantzan jarri ez dezan. Tratu txarrak jasotzen dituela egia bada, eskolarekin harremanetan jarri behar dugu berehala eta gertatzen denaren berri eman irakasleen parte hartzea eskatuz. Ondoren arazoa konpontzeko estrategia bat martxan jarri behar da arazo horretan sartuta daudenen arteko harremana tratatzeko.Umea Bullying-eko biktima ez bihurtzeko (edonor izan daitekeela jakinda) bere autoestima eta beraiengan konfiantza indartu behar da. Oso garrantzitsua da, baita, umearengan adiskidetasun kontzeptua indartzea, lagun faltak biktima bihurtzeko arriskua handitu egiten baitu eta norbanakoaren isolamendua gutxitu. Seme-alabei denen lagunak izaten eta bakarrik daudenei laguntzen irakatsi behar zaie. Telebistan agertu diren Bullying kasuei buruz hitz egin daiteke beraiekin (baliteke umeak eskolan kasu baten bat ikusi izana) eta horrela bere iritzia jakin dezakegu, gaztetxoa orientatu eta honi bere kontzientzia garatzen laguntzeaz gain.Umearekin komunikazio harreman on bat edukiz arazo hau ekiditeko aukera gehiago edukiko ditu umeak eta biktima bada gu lehenago konturatuko gara. Honela, era egoki eta azkar batean aurre egingo diogu arazoari.

Testu hau neska baten bitagora batetik hartu dut.
http://otazua.blogspot.com/2007/05/zer-egin-dezakete-gurasoek-bulling.html

No hay comentarios: