Guztiok dugu gustuko adiskideak edukitzea. Gizakia izatez da soziala, beste pertsonekiko harremanetan hazi eta heltzen da.
Hala ere, adiskide guztiek ez dute garrantzi berbera. Gaur hitz egin dezagun gertatzen zaigunagatiko ardura agertzen duten haietaz, betiere aholkuak, laguntza, hurbiltasuna eta maitasuna ekartzeko prest dauden haietaz.

Adiskidetasuna elkarrekikotasun harremana da. Adiskideei esker geure burua ezagutuz joaten gara, aurrera egiten dugu eta erorikoen gehiegizko beldurrik gabe bizitzan zehar ibiltzeko beharrezko lagunartea dugu, adiskideak motelgailu gisa jokatzen baitute, aurrera jarraitzeko sostengu-gune gisa, alegia. Lagun guztiekin ez dugu hurbiltasun emozional berbera. Desberdintasuna zenbat eta nola partekatzen dugun kontuan hartzean datza, gure elkarrekintzan dugun parte hartze eta intimitate mailaren araberakoa da.
Izan ere, oso ohikoa da betiko adiskideek duten harremana azalekoa izanik, haren isla bakarra aisialdia partekatzea izatea. Bestalde, adiskideekiko harremana bikotekidearekikoaren desberdina da. Geure bikotekidearekin zenbait adiskide parteka ditzakegu, baina aberasgarriagoa da gureak baino ez diren zenbait mantentzea.

Adiskide ona izateko:
- Atera zaitez zeure oskoletik.
- Balora ezazu nor zaren, baita zeure trebetasunak ere.
- Zain itzazu zeure adierazpen modua.
- Ager zaitez zaren bezala.
- Partekatzeko garaian izan zaitez eskuzabala.
- Eskain iezaiezu denbora erregularki zeure adiskideei.
- Zain ezazu ondo harremana.
- Ager ezazu sentiberatasuna eta estimua.
- Adiskidantza on bat iraunarazi beharreko altxorra da.
- Eta garrantzitsuena: adiskide on bati kasu egin eta entzun beharra dago benetan behar duen guztietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario